Ekonomia -

MCC

Eroskik 300 supermerkatu zabalduko ditu datozen hiru urteetan

Frankizia eredu berri bat estreinatu du Eroskik Gasteizko Zabalgana auzoan. Hornitzaile lokalen produktu freskoaren aldeko apustua egin du Eroskik.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik 300 supermerkatu frankizia baino gehiago zabalduko ditu datozen hiru urteetan, Espainian.

Enrique Martinez Eroski Frankiziako zuzendariak goizean iragarri du, Gasteizko Zabalagana auzoan zabaldutako supermerkatu berrian. Denda berriak 547 metro karratu ditu eta 10 lanpostu sortu ditu.

"Krisi ekonomiko garai hauetan, hedatzeko eta lanpostuak sortzeko modu bat da", adierazi du Enrique Martinezek.

Horrela, frankizia eredu berri bat estreinatu du Eroskik Gasteizen. Hornitzaile lokalen produktu freskoaren aldeko apustua egin du Eroskik. Eredu berria beste erkidego batzuetan ezartzea espero du.

Autozerbitzu eredu berri honen Gasteizko supermerkatuak ogi labea eta produktu ekologikoen atala ditu.

Hipermerkatu, Eroski/center supermerkatu, Eroski/city eta Caprabo artean 2.100 denda baino gehiago ditu Eroskik. Gainera, gasolindegiak, bidai bulegoak, optikak, kirol dendak, lurrin-dendak eta logistikako plataformak ditu, beste 500 frankizia.

Zarautzeko (Gipuzkoa) eta Iruñeko hipermerkatuetan aplikatutako berrikuntzak Gasteizko dendan ezarri ditu Eroskik; izan ere, bi denda horietan salmentek % 8,7 eta bezeroen bisitek % 9 gora egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Supermerkatuak gaur Zabalgana Gasteiz