Ekonomia -

Arrantza kuotak 2014

Legatzaren kuota % 49 igotzea adostu du Europar Batasunak

Berdelarena % 28koa izango da; zapoarena, % 15koa; eta % 80koa, oilarrarena. Txitxarro kuotak, ordea, behera egingo du.

Txitxarro kuotaren jaitsierarekin arduratuta daude euskal arrantzaleak.
Euskal arrantzaleak
Txitxarro kuotaren jaitsierarekin arduratuta daude euskal arrantzaleak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Arrantza ministroek 2014ko arrantza kuoten inguruko akordioa "aho batez" lortu dute. Adostutakoaren arabera, legatzaren kuota % 49ra igoko da, eta berdelaren, zapoaren eta oilarraren kuotek ere gora egingo dute. Txitxarroaren kuotak, ordea, behera egingo du, % 26 jaitsiko baita.

Hain justu, Eugenio Elduaien Gipuzkoako kofradien presidenteak Euskadi Irratian esan duenez, baxurako arrantzaleentzat akordioa "ez da ona", eta bereziki kezkagarritzat jo du txitxarro kuotaren jaitsiera.

Akordioak % 28ko igoera aurreikusi ditu berdelarentzat; %  15koa,  zapoarentzat;  eta %  86koa, oilarrarentzat. Txitxarroaren kuotaren txikitzea hasieran iragarritakoa baino apalagoa izango da (% 26 jaitsi dute, baina % 40 murriztea zen aurreko asmoa).

Maria Damanaki Arrantza komisarioak prentsaurrekoan adierazi duenez, estatu kideek "ulertu egin dute jasangarritasuna errentagarria dela". Haren hitzetan, akordioa "oso orekatua da arrantzatze mistoentzat". Horrez gain, 2014rako 30 espezietarako Gehieneko Errendimendu Jasangarriaren helburua aplikatuko dutela iragarri du Damanakik.

Miguel Arias Cañete Espainiako Nekazaritza, Ingurumen eta Elikagai ministroak ere pozik hartu du akordioa, eta, besteak beste, legatza kuotaren igoera nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EB Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Arrantza kanpaina azken ordukoa Kantauri itsasoa albisteak