Ekonomia -

Finantzen Euskal Kontseilua

Gipuzkoak errefusatu egin du Jaurlaritzaren ekarpenetarako proposamena

Aldundiaren ustez, proposatutako neurriak ez dira nahikoa, diruaren % 15 murriztea bakarrik eragingo lukeelako.

Ahaldun nagusiak, Finantzen Euskal Kontseiluan. Argazkia: EiTB
Ahaldun nagusiak, Finantzen Euskal Kontseiluan. Argazkia: EiTB
Ahaldun nagusiak, Finantzen Euskal Kontseiluan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak errefusatu egingo ditu gaur, Finantzen Euskal Kontseiluaren bileran, Eusko Jaurlaritzak ekarpenen balantza orekatzeko egin duen azken proposamena.

Gipuzkoako Foru Ogasuneko iturriek azaldu dutenez, Jaurlaritzak neurri sorta aurkeztu zien duela pare bat egun balantzeen eguneratzeagatik diru-sarreretan sortzen den desoreka arintzeko asmoz.

Aldundiaren arabera, neurri horiek ezarrita ere, lurraldeak jasango zuen kaltea % 15 besterik ez zen txikituko, eta hori "gutxiegi" omen da.

Horregatik, asteotan emandako argudioak berretsiko ditu gaurko bileran, eta balantzeen eguneratzeagatik izaten diren diru-sarrerei trataera berezia ematea aldarrikatuko du.

Hori izango Finantzen Euskal Kontseiluak gaur egingo duen bileraren gai gatazkatsuena; izan ere, balantzeen eguneratzeagatik jasotako 127 milioi euroak nola banatu erabaki behar dute.

Balantzeen eguneratzearen ostean, lurralde bakoitzak jaso zuen kopurua oso desberdina izan zen; izan ere, Bizkaiak 120 milioi jaso zituen, baina Gipuzkoak 5 eta Arabak, 2.

127 milioi horietatik, Eusko Jaurlaritzari % 70 eman behar diote; hau da, 88,89 milioi. Ekarpenen Legearen arabera, Aldundi bakoitzak EAEko kutxetan sartu beharrekoa euskal ekonomian duen eraginaren araberakoa izan beharko luke eta ez balantzeen eguneratze horren ondorioz jasotakoaren araberakoa, eta hori da, hain zuzen ere, arazoa.

Joan den urrian adostu zutenaren arabera, Bizkaiak % 50 eman behar zuen, Gipuzkoak % 33 eta Arabak, % 16.

Horregatik, Bizkaiak jaso zituen 120 milioietatik 75 eman beharko lituzke, Gipuzkoak bost jaso arren 24 ematera behartuta egongo litzateke eta Arabak 12 baino gehiago (2 jaso zituen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea