Ekonomia -

'Osasun zentimoa', ilegala

'Osasun zentimoa'ren inguruko epaiaren ondorioak

Baliteke Espainiak 13.000 milioi euro itzuli behar izatea. Epaiak ez du eraginik EAEn eta Nafarroan.

Europar Batasuneko Auzitegia, Luxenburgon. EFE
Europar Batasuneko Auzitegia, Luxenburgon. EFE
Europar Batasuneko Auzitegia, Luxenburgon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 'osasun zentimoa' (osasun sistema finantzatzeko hainbat erkidegok erregaietan ezarritako zerga) legez kanpokotzat jo eta gero, litekeena da Espainiak 2002. eta 2011. urteen artean bildutako 13.000 milioi euroak itzuli behar izatea.

Epaiak, baina, ez du eraginik izango EAEn eta Nafarroan. Izan ere, EAEn ez dute inoiz ezarri 'osasun zentimoa', eta, foru erkidegoan, neurria 2012. urteko ekainetik 2014. urteko urtarrila arte izan zen indarrean.

'Osasun zentimoa' Espainiako Estatuko 13 erkidegotan ezarri izan dute azken hamarkadan, hau da, denetan Euskadin, Errioxan, Aragoin, Kanariar Uharteetan eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoetan izan ezik.

Zerga 1,2-4,8 zentimokoa izan zen, erregai litro bakoitzeko. Nafarroaren kasuan, 2,4 zentimokoa izan zen.

Auzia Kataluniako garraio enpresa batek eraman zuen Europara. Hain zuzen ere, zerga horren ondorioz ordaindutako 45.000 euroak itzultzeko eskatu zion Kataluniako Auzitegi Nagusiari, eta horrek zerga hori araudi europarrarekin bateragarria ote den galdetu zion Europar Batasuneko Auzitegiari.

Gaurko epaian, 'osasun zentimoa' europar arauen kontrakoa dela ebatzi du auzitegiak, zergek helburu zehatza izan behar dutela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea