Ekonomia -

Deklarazioa

Díaz Ferran: 'Ez nekien mendeko ekarpenak zer ziren'

CEOEren presidente ohiak azaldu du ez zekiela mendeko ekarpenak zer ziren "gai hori Estatu mailan agertu zenera arte". Orduan "zer zen jakiten" saiatu omen zen.

Gerardo Díaz Ferran. Argazkia: EFE
Gerardo Díaz Ferran. Argazkia: EFE
Gerardo Díaz Ferran. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohiak esan du ez zekiela "oso ondo mendeko ekarpenak zer ziren" Caja Madrideko kontseilaria izan zen bitartean, "gai hori Estatu mailan agertu zenera arte". Orduan, "zer zen jakiten" saiatu omen zen.

Diaz Ferranek Fernando Andreu Audientzia Nazionaleko epailearen aurrean egin zituen deklarazio horiek, iragan martxoaren 3an, Miguel Blesa Madrilgo kutxako presidente ohiaren ostean. Banketxeko zuzendariek mendeko ekarpenak ordainezintasun egoera ezkutatzeko jaulki zituztela uste du epaileak.

2012ko abendutik Soto del Realeko (Madrilen) espetxean da preso, Marsans auziagatik. Azaldu zuenez, 2009ko lehen sei hilabeteetan ez zela Caja Madrideko administrazio-kontseiluko bilera bakar batera joan, Zapateroren Gobernuaren eta sindikatuen arteko negoziazioengatik, lan-erreformaren ingurukoak.

"Sei hilabete horietan bilera asko izan nituen eta oso lanpetuta ibili nintzen", adierazi du Espainiako patronalaren nagusi ohiak. Garai hartan "Argentinako Gobernuaren kalte-ordainak eskuratzen" saiatu omen zen, "Aerolíneas Argentinas indarrez ebatsi" ziotelako. Blesari utzi zion bere botoa emateko eskubidea.

Horrela, 2009ko irailean bilera batera joan zela esan zuen, baina ez zela mendeko ekarpenei buruz hitz egin.

"Egia esan, ez nekien mendeko ekarpenak zer ziren. Ez dut orain jakin, hona etortzean, gai hori Estatu mailan agertu zenean baizik. Orduan zer zen jakiten saiatu nintzen", adierazi zuen. 10 minutuz baino ez zuen deklaratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea