Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

EAEko funtzionarioen eta goi-kargudunen soldatak publikoak izango dira

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur.

EAEko funtzionarioen eta goi-kargudunen soldatak publikoak izango dira

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur. Horren arabera, funtzionarioen eta goi-kargudunen soldatak eta jasotako kalte-ordainak edota sindikatuen ordezkarien kostuak publikoki ezagutzera emango ditu hemendik aurrera.

Gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak aurkeztutakoa Legearen aurreproiektua da, eta, orain, herritarrek eta erakundeek ekarpenak egin ahal izateko epea irekiko du Jaurlaritzak.

Lege berri horri esker, herritarrek euren dekretuak aurkeztu ahal izateko tresna berri bat martxan jarriko du Jaurlaritzak, Erkorekak iragarri duenez.

Informazio hori guztia Interneten aireratuko du etorkizunean Urkulluren Gobernuak, bere webgunean.

Egitasmoa Legebiltzarrera bidali aurretik, Jaurlaritzak proiektu moduan onartu beharko du. Ondoren, Legebiltzarreko taldeek ere euren ekarpenak aurkezteko aukera izango dute.

Egitasmoak aurrera egiten badu, Jaurlaritzak publiko egingo ditu funtzionarioen eta Jaurlaritzako goi-kargudunen soldatak.

Dokumentuaren arabera, web horretan bertan, lehendakariak, sailburuek eta sailburuordeek ere euren ondasunen aitorpenak argitaratu beharko dituzte. Sindikatuek, halaber, liberatuen ordu-kopurua, kostuak eta izen-abizenak argitaratu beharko dituzte. Bestalde, "gardentasuna" bermatzeko, emandako diru-laguntzak eta horien kopuruak ere publiko egin nahi ditu Jaurlaritzak. Onartzekotan, Jaurlaritzari eta menpeko sozietateei bakarrik eragingo die, ez Foru Aldundiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea