Ekonomia -

Auzitegi Gorena

Artxibatu dute Kontuzek eta ELAk Barcinaren aurka jarritako salaketa

Gaur zabaldutako ebazpenean, salatutako ustezko irregulartasunetan ez duela deliturik ikusi adierazi du Gorenak eta, horrenbestez, fiskalarekin bat egin eta salaketa artxibatu egin du epailak.

Kasurik gabeko auzia zela azpimarratu du Lurdes Goikoetxeak

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Kontuz kontsumitzaile elkarteak eta ELA sindikatuak Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen eta Lourdes Goicoechea Ekonomia arduradunaren aurka jarritako salaketa.Gaur zabaldutako ebazpenean, salatutako ustezko irregulartasunetan ez duela deliturik ikusi adierazi du Gorenak eta, horrenbestez, fiskalarekin bat egin eta salaketa artxibatu egin du epailak. Kontuzek salatutako ustezko influentzia trafikoari buruz, Gorenak esan du, nahiz eta "moralki jarrera gaitzezgarria izan" ez duela horren baitan deliturik ikusi.

Kontuzek eta ELAk bakoitzak bere bidetik Barcina presidentearen eta Goicoechea Ogasun kontseilariaren kontra jarritako salaketak tramitera onartu zituen auzitegi horrek, ustez prebarikazioa, mesedezko tratua eta funtzionario publikoei debekatutako jarduerak izan zirelakoan. Salaketaren oinarrian zeuden, besteak beste, Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak Nafarroako parlamentuan esandakoak, alegia Goicoecheak, Barcina presidentearen aginduz eskatu ziola ongi trata zezala bere bezeroa izandako zergadun bat, edota enpresa jakin batzuen inguruko zerga ikuskaritzaren informazioa eskatu zizkiola.Orain Nafarroako Auzitegi gorenak auzia artxibatzea erabaki du. Gorenak dio kontseilariak eta presidenteak iradokizunak egin zizkiotela Idoia Nievesi, baina hor ez dagolea injerentzia edo esku sartzerik Goikoetxeak duen Ogasun kontseilari karguari dagozkion jokabideak direla.

Goicoechea, "pozik"

Lourdes Goicoechea Nafarroako presidenteordea "pozik" agertu da Gorenaren erabakiarekin.

Goicoecheak hitzaldia eman du gaur, Iruñean. "Espero genuena da", goraipatu du. Ekonomia kontseilariaren ahotan, "hasieratik guztiek genekien kasurik ez zegoela". "Gertakari mota hauetan zati politiko garrantzitsu bat dagoela badakigu", adierazi du.

Sailburuaren arabera, Gorenaren erabakia "espero genuena izan da, ez digu ezustean harrapatu", baina "gogoko " dutela azpimarratu du, "ezer gertatu ez dela argi geratu delako". "Kontseilari baten lanaren barruan harreman normala zela argi utzi du" Auzitegi Gorenak, erantsi du .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Yolanda Barcina