Ekonomia -

Ustezko ordainagiri faltsuak

UGTren fakturengatik inputatutako bost enpresaburu aske utzi dituzte

Guardia Zibilak 14 lagun atxilotu zituen atzo, eta beste bi goizean. Hamar atxilotu epailearen esku utzi dituzte. Aurreneko bostak bermerik gabe aske geratu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGTren ustezko faktura faltsuengatik atxilotutako hamar enpresaburu Sevillako epailearen esku utzi dituzte gaur. Aurreneko bostak aske utzi ditu dagoeneko. Enpresaburuek agerraldia egin dute, eta sindikatuaren esanei jarraituz ekin zutela eta legearen barruan ari zirela uste zutela nabarmendu dute.

Guardia Zibilak 14 lagun atxilotu zituen atzo Sevillan, Madrilen eta Jaenen, eta beste bi goizean, Alacanten. Hamar atxilotu epailearen esku utzi dituzte gaur. Aurreneko bostak bermerik gabe aske geratu dira.

Ostegunean, Federico Fresneda UGT-A sindikatuko idazkariorde ohiak epailearen aurrean deklaratzea espero da. Fresneda Kanariar Uharteetan atxilotu zuten, eta hegazkinez eraman dute Sevillara.

Fiskalak ez zuen enpresaburuen aurkako erantzukizun zibilik eta neurri pertsonalik eskatu, eta epaileak faltsukeria eta ogasun publikoaren aurkako delituak egotzi dizkie. Diru-laguntzetan iruzur egitea leporatu die, auziko iturriek jakitera eman dutenez.

Juan Jesus Garcia Velez epaileak sekretupean ipini du sumarioa, Guardia Zibilaren arabera. UGT-A sindikatuak jasotako diru-laguntzetan "urtero-urtero iruzur sistematikoa" egin zuela uste du epaileak; izan ere, "sindikatua finantzatzeko iturri garrantzitsuena bihurtu zen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea