Ekonomia -

Salerosketa

BBVAk 1.187 milioi euro ordainduko ditu Catalunya Banc-en truke

BBVArekin batera, Santanderrek eta CaixaBankek ere euren eskariak aurkeztu zituzten Catalunya Banc erosi ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 1.187 milioi euro ordainduko ditu Catalunya Banc-en kapital osoaren truke, enkantean Santander eta CaixaBank bankuen eskaintzak gainditu ondoren.

Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak ohar batean jakitera eman duenez, posible izango da akzioen % 98,4 bakarrik igortzea, prezioa doituz. Europako Batzordearekin salmentaren baldintzak aztertu ondoren erabaki beharko dute akzioen % 98,4 edo % 100a eskualdatzea.

Salerosketa operazioaren xehetasunak bart igorri dizkio BBVAk Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Horren bitartez, Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak Catalunya Bancen akzioak salduko dizkio Francisco Gonzalezek zuzentzen duen bankuari, 1.187 milioi euroren truke.

BBVArekin batera, Santander eta CaixaBank bankuek ere aurkeztu zituzten eskaintzak Catalunya Banc erosteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea