Ekonomia -

Irabaziak

Laboral Kutxak % 18,70 gehitu ditu mozkinak lehen seihilekoan

68,62 milioi euroko irabazi garbia lortu du, 2014ko lehen seihilekoan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxak 68,62 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2014ko lehen seihilekoan, iazko epe berean baino % 18,70 gehiago.

Mondragon korporazioaren kreditu-kooperatibak ohar batean jakitera eman duenez, zergen ostean emaitza 59,79 milioietan geratu da, urteko lehenengo sei hilabeteetan. Urte hau “interes-mota baxuengatik” markatuta egon dela azaldu du, eta horrek “bankuetako ohiko negozioaren marjinei presioa egiten diela” gaineratu du.

Seguruen negozioa kooperatibaren mozkinen kontuaren pisua handitzen ari dela adierazi du, epe honetan 15 milioi euroko emaitzak emanda.

Interes-marjina 192,10 milioikoa izan da, eta horri komisioengatik, dibidenduengatik eta beste finantza-eragiketengatik lortutako diru-sarrerak gehitu behar zaizkiela gogoratu du. Lehenengo seihilekoan marjina gordina 269,17 milioiraino heldu da.

Likidezia “maila bikainean” dago, kutxaren arabera, bezeroen gordailuetako kredituen ratioa % 102,12koa da, sektorearen batez bestekoa (% 125, 80) baino zertxobait hobea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea