Ekonomia -

Barne Produktu Gordina

BPG % 1,5aren bueltan geldituko da aurten, De Guindosen arabera

Euroguneko geldialdi ekonomikoak eta Errusiaren betoak ez dute Espainiaren hazkunde ekonomikoa arriskuan jartzen, Espainiako Ekonomia ministroaren iritziz.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,5aren bueltan geldituko da 2014an, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak iragarri duenez. Datorren urtean % 2koa izango dela ere aurreratu du. Euroguneko geldialdi ekonomikoak eta Errusiaren betoak ez dute Espainiaren hazkunde ekonomikoa arriskuan jartzen, Espainiako Ekonomia ministroaren iritziz.

"Gaur egungo iragarpenen arabera BPG % 1,2 haziko da 2014an eta % 1,8 2015ean. Bistan denez, hobekuntzarik balego % 1,5era eta %2ra hurreratuko ginateke", adierazi du De Guindosek Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan.

Ekonomia ministroak ez du irailean ezagutuko diren datuen gaineko xehetasunik eman nahi izan, baina hobekuntza batez ere enpleguan nabarmenduko dela azpimarratu du. Izan ere, 2015ean lanpostuen sorrera bikoiztea aurreikusten du Espainiako Gobernuak.

"Europan gertatzen denak eragiten digu, baina Espainiako ekonomiak duela hiru urte baino oinarri sendoagoak ditu eta, bistan denez, oinarri gehiagorekin aurre egin diezaiokegu hazkundean izandako atzeraldi horri", adierazi du.

De Guindosek azpimarratu duenez, Espainia da urteko lehen sei hilekoan Europan gehien hazi den herrialdeetako bat eta hirugarren hiruhileko datuak ere onak izango direla aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak BPGd gaur