Ekonomia -

Greba amaitu ondoren

Garamendi: 'Bizkaibusen gatazka ez da lan arazo bat izan'

EH Bilduk eta LABek Bizkaibusen gatazkan Bizkaiko Foru Aldundiak izan dun jarrera kritikatu dute.

Bizkaibuseko sindikatuek eta Foru Aldundiak aurreakordioa sinatu dute

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itziar Garamendi Bizkaiko Garraio diputatuek Bizkaibuseko sindikatuekin lortutako akordioaren inguruko adierazpenak egin ditu gaur. “Grebaren amaiera gauzatu duen akordioa elkarrizketaren emaitza da, eta gatazka sindikatuen alorraren baitan ez dagoela baieztatzen du”, esan du.

Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraio Batzordean eman ditu gaur azalpenak Garamendik, eta ondoren, komunikabideen aurrean agertu da. Garamendi “gustura” agertu da lortutako akordioarekin. “Grebak iraun duen egun guztietan lan egin du Aldundiak”, zehaztu du.

“Elkarrizketaren emaitza da akordioa, akordioa lortzeko Diputazioak uneoro izan duen borondatearen emaitza. Denen kontsentsua duen akordioa da, eta horrek balio handiagoa ematen dio”, gaineratu du.

Bizkaibusen bizi izandako gatazka “lan esparrura ez dela mugatzen” gaineratu du Garamendik. “Horrela erakusten du aldeen artean lortutako akordioak. Hitzarmen horretan ez dira soldata igoerak edo jaitsierak jasotzen, ez eta 35 orduak ez betetzea, edo erretiroak”, esan du.

EH Bildu koalizioak akordioa txalotu du, baina Diputazioari kritika ere egin dio. “Orain urte bete sinatutakoa bete izan balu, gatazka ekidin ahal izango zen”, zehaztu du.

LAB sindikatuak, bestalde, Itziar Garamendi Garraio diputatuak egindako lan “txarra” azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaibus berriak