Ekonomia -

KPI

Urte arteko KPIa % 0,2ra iritsi da EAEn, eta % 0,1 jaitsi da Nafarroan

Kontsumorako Prezioen Indizeak % 0,7 egin du gora urrian EAEn, eta % 0,3 Nafarroan, iraileko datuekin alderatuta.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,7 hazi da urrian Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), iraileko datuekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 0,2ra iritsi da. 2014ko lehen hamar hilabeteetako datuak kontuan hartuta, prezioak egonkor mantendu dira, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera.

Prezioak, batez ere, jantzien eta oinetakoen sektorean igo dira EAEn, izan ere, irailetik urrira % 13,2ko igoera izan da. Gainera, neurri txikiagoan izanagatik ere, prezioek gora egin dute elikagai eta edari ez alkoholdunen sektorean (% 0,7), irakaskuntzan (% 2) eta sendagaien, edari alkoholdunen eta tabakoaren sektoreetan (% 1).

Bestalde, prezioak jaitsi egin dira ondorengo sektoreetan: komunikazioan (% 1,5), garraioan (% 1,1), aisialdian eta kulturan (% 1), hotel, kafetegi eta jatetxeetan (%0,7), eta etxebizitzan eta etxeko tresnerian (% 0,2).

Jokabide ezberdina izan dute prezioek urrian Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, KPIa % 0,3 hazi da urrian, iraileko datuekin alderatuta. Urte arteko datuari dagokionez, berriz, % 0,1 jaitsi da.

Espainian KPIak bost hamarren egin du gora urrian, eta urte arteko datuak % 0,1 egin du behera. Gainera, 2014ko lehen hamar hilabeteak kontuan hartuta, prezioak % 0,4 jaitsi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia