Ekonomia -

2015eko Aurrekontuak

Gasteizko Udalak Aurrekontuak luzatuko ditu datorren urtean

Atzo, jeltzaleek eta sozialistek osoko emendakin bakarra aurkeztu zuten 2015eko Aurrekontuen egitasmoaren aurka. Bilduk bat egin zuen EAJ eta PSEren ekimenarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPren Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuen egitasmoaren aurka egin dute gaur Gasteizko Udaleko oposizioko talde guztiek (EAJ, PSE eta Bildu). Ondorioz, Javier Maroto alkateak 2014ko Aurrekontuak luzatu beharko ditu datorren urtean.

Atzo, jeltzaleek eta sozialistek osoko emendakin bakarra aurkeztu zuten 2015eko Aurrekontuen egitasmoaren aurka. Bilduk bat egin zuen EAJ eta PSEren ekimenarekin eta, hortaz, Marotoren taldeak Aurrekontuak erretiratzea erabaki zuen. Gaur Aurrekontuen inguruko osoko bilkura berezia egin dute Gasteizko Udalean. Alderdiek eutsi egin diete atzoko emendakinari.

Horrenbestez, 2015eko urtarrilak 1ean, Aurrekontuak luzatu egingo dira Gasteizen. Marotorentzat ez da lehenengo aldia izango, aurreneko legealdian ere egitasmoa erretiratu eta Aurrekontuak luzatzea erabaki baitzuen. Hurrengo bi urteetan, EAJrekin atera zituen aurrera, baina aurtengoan ezinezkoa izan da adostasuna lortzea. Arabako Foru Aldundian ere,  PPren eta EAJren arteko negoziazioek porrot egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea