Ekonomia -

Enplegua

Edesaren aldeko 'borrokari eustea' eskatu dio PSEk Aldundiari

Carlos Totorika Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagaiak salatu duenez, "bizkaitar guztiak batzokiko kideak izango balira bezala kudeatu du Bizkaia EAJk".

Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagai eta Ermuako alkate Carlos Totorika. Argazkia: EiTB
Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEko hautagai eta Ermuako alkate Carlos Totorika. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ahaldun nagusi izateko PSE-EEko hautagai eta Ermuko alkate Carlos Totorikak Edesaren lanpostuen aldeko "borrokari eustea" eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Halaber, Totorikak salatu duenez, "bizkaitar guztiak batzokiko kideak izango balira bezala kudeatu du Bizkaia EAJk".

Basauriko Herriko Etxean egindako batzar irekian Totorika izan da, eta baita beste hainbat kide sozialista, tartean, Soraya Morla Basauriko alkatetzarako hautagaia eta Alfonso Garcia Barakaldoko alkatea. Hirurek azpimarratu dutenez, sozialistak "ekonomia berpizteko gai izango dira, eta hitzak baino ez dituztenei aurre egiteko ere".

Lehentasuna enplegua dela azpimarratu ostean, Totorikak nabarmendu egin du zerbitzu publikoak mantentzea beharrezkoa dela, "herritarren arteko berdintasuna mantentzeko". Zentzu horretan, sozialistak aitortu duenez, "politikak eta gobernuek ez ditugu munduko finantza-botere handiak kontrolpean izan", hori dela eta, "beharrezkoa da publikoak balio berria berreskuratzea".

Totorikak adierazi duenez, murrizketak krisitik irtetzeko bidea gelditzen ari dira, eta eztabaida ideologikoa irabaztearen alde egin du. Halaber, kritikatu du Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak ez dituztela langileak hezitzeko baliabide nahikorik eskaintzen. Hortaz, Udalen, Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza proposatu du enpleguaren sustapenerako planak abiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Bizkaiko albisteak