Ekonomia -

Eustat

EAEko esportazioek inoizko daturik onena lortu zuten iaz

2014. urteko esportazioen balantzea % 9,9 handitu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22.000 miloi eurotik gorako esportazioak izan ziren 2014an, Eustatek berri eman duenez. Hori, 2013ko esportazioak baino %9’9 gehiago da, inoizko daturik onenea. Inportazioak, berriz, 17.000 miloitik gorakoak izan ziren 2014ean. Beraz, kanpo-saldoa positiboa da: ia 5.000 miloikoa. Gehien hurbiltzen zaion urtea, 2012koa da. Orduan, 21.000 miloi euro esportatu zituzten euskal enpresek.

Eustatek urteko laugarren hiruhilekoaren inguruko datuak eman ditu ostiral honetan. Epe horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 18ko igoera nominala izan zuten.

Inportazioek, bestalde, % 0,5eko jaitsiera izan zuten 2014ko azken hiruhilekoan: 4.255 milioi euroko inportazioak izatetik 4.235 milioi eurokoak izatera igaro ziren.

Saldo garbia, baina, positiboa izan zen: 1.632 milioi euroko superabit komertziala. Era berean, esportazioek inportazioen gainean izan zuten estaldura-tasa % 138,5ekoa izan zen.

Europar Batasunera bideratutako esportazioak % 19,9 handitu ziren iazko azken hiruhilekoan, 2013ko denbora-tarte berarekin alderatuta. EBtik egindako inportazioak, berriz, % 14,3 hazi ziren. Frantzia, Alemania eta Estatu Batuak dira EAEko bezero nagusiak.

Muga-zergei dagokienez, eta esportazioekin loturik, produktu mineralen (% 116) eta garraioko materialaren (% 28,4) hazkundea nabarmendu behar da. Inportazioak aztertuz gero, berriz, material elektrikoa (% 13), eta produktu mineralak (% 8) aipatu behar.

Lurralde historikoen arabera

Hiru lurralde historikoetan ugaritu ziren esportazioak. Araban, hazkunde hori % 11,8koa izan zen. Arabako inportazioak ere ugaritu dira: % 10,6, hain justu.

Bizkaiko esportazioak ere % 25,6 handitu ziren, garrantzi handiena duten bertako atalak indartu baitziren: produktu mineralak (% 119,1), garraiorako materiala (% 12,8), metalak eta manufakturak (% 11,6) eta material elektrikoa (% 8,9). Inportazioak % 5,9 murriztu ziren.

Gipuzkoan, esportazioak % 14,5 ugaritu ziren. Atalik garrantzitsuenen artean, garraiorako materialak % 59ko hazkundea izan zuen. Inportazioek aldaera positiboa izan zuten, % 9,4koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa