Ekonomia -

BPAren filiala

Banco Madridek ez du erreskaterik jasoko, eta likidatu egingo dute

Konkurtso bidez likidatzera behartu dute, eta bezeroek gehienez 100.000 euro jasoko dituzte kontu bakoitzeko.

Madrilgo Bankua. Argazkia: Efe
Madrilgo Bankua.
Banco Madrid ez dute erreskatatuko

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsak erabaki du ez duela Banco Madrid (BPAren filiala) erreskatatuko; beraz, konkurtso bidez likidatuko dute, eta bezeroek gehienez 100.000 euro jasoko dituzte kontu bakoitzeko.

Erreskatatzearen kontrako erabakia epaileari jakinarazi ostean, bankuak azaldu du araudia beteko dutela eta 100.000 euro bermatuko dizkietela bezeroei. Hala ere, horrek ez du esan nahi gehiago ezin dutenik jaso; konkurtso prozeduran likidazioa gauzatzen denean gehiago jaso ahal izango dute eta.

Banco Madrideko bezero seinalatuen artean, Jordi Pujol generalitatearen presidente ohiaren familia dago; izan ere, Banca Privada d'Andorran (BPA) ezkutatu zuen ondarearen zati handi bat, eta iaz 3,1 milioi euro erregularizatu zituen Banco Madriden bitartez.

Gaur egun, Pujol familiak 1,3 milioi euro ditu Banco Madriden harrapatuta, Ogasunak isuna jarriz gero, isun horiei aurre egiteko gordetakoak.

AEBko Altxorrak dirua zuritzea leporatu zion BPAri, Banco Madriden jabeari, eta berehala esku hartu zuten BPAn, eta Espainak gauza bera egin zuen Banco Madriden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea