Ekonomia -

Lan gatazka

Lanuzteak, Hegoaldeko Saihesbidean eta Artxandako tuneletan

Lanuztea astearte honetarako dago deituta, 07:00etatik 09:00etara. Transbisa enpresak hiru langile talderi baldintza ezberdinak aplikatzen dizkiela salatu dute.

Hegoaldeko Saihesbidearen langileak grebara daude deituta astearte honetan. EiTB
Hegoaldeko Saihesbidearen langileak grebara daude deituta astearte honetan. EiTB
Hegoaldeko Saihesbidearen langileak grebara daude deituta astearte honetan. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea eta Artxandako tunelak kudeatzen dituen Transbisa enpresako beharginak asteartean lanuzte partziala egitera deitu dituzte.

Langileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, enpresak baldintza ezberdinak aplikatzen dizkie hiru langile talderi, eta urtebetez negoziatzen ibili badira ere, ez dute  baldintzak homogeneizatzeko akordiorik lortu.

Lan baldintzak hobetzeko hainbat lanuzte partzial deitu dituzte, lehena, astearte honetan (07:00etatik 09:00etara). Enpresak euren aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu, beste lanuzte bat egingo dute apirilaren 2an, Ostegun Santuan, 11:00etatik 13:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo gaur Bizkaia Grebak Lana albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Supersur Bilbo