Ekonomia -

Itsasontziak

Akordioa Pasaiako Portuak eta Tilburykoak, Tamesisen karga uzteko

Pasaiatik Anberesera doan kontainer-itsasontziak geldialdia egingo du astean behin Ingalaterrako portu horretan.

Pasaiako portua. Argazkia: EITB
Pasaiako portua.
Pasaiako portua. Argazkia: EITB

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako Portuak akordioa lotu du Ingalaterrako Tilbury portuarekin, Anbereserako bidean joaten den kontainer-itsasontziak astean behin bertan geldialdia egiteko.

Tamesis ibaiaren sarrerako portu bat da, oso garrantzitsua Ingalaterrara heltzen diren produktuak Erresuma Batuan banatzeko, Londresetik oso gertu baitago, eta oso erabilia da merkantziak Britainia Handian banatzeko. Hilabete barru hasiko da garraio-bide hori.

Adegik esan du iaz 500 milioi euroko salmentak egin zituztela Gipuzkoako enpresek Erresuma Batura, eta joera goranzkoa dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Pasaia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Ingalaterra Enpresaburuak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak