Ekonomia -

Kutxabank

ELA eta LAB: 'Kutxabankek dirua galduko du funts putreen ondorioz’

IDR Financie Ireland funtsari saldutako maileguekin Kutxabankek bost milioi euro bakarrik eskuratu zituela salatu dute. “Operazio negargarria izan da”, erantsi dute.

Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko presidentea. EFE
Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko presidentea.
Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dute Kutxabankek "dirua galduko" duela ordaindu gabeko mailegu pertsonalak Irlandako "funts putre" bati salduta.

Joan den udan erabaki zuen Kutxabankek 2008-2009 urteetan emandako eta kobratu gabeko maileguak 340 milioi euroren truke huts egindako maileguak berreskuratzeko trebatuta dagoen funts bati saltzea. Lehendabiziko aldia da euskal banku batek horrelako operazioa gauzatzen duela, Estatuan ohiko jarduera bada ere.

ELAk eta LABek orduan ere salatu zuten operazioa, eta orain berretsi egin dute erabaki "negargarria" izan dela bankuaren intereserako; izan ere, aipatu kredituak IDR Financie Ireland funtsari saltzeagatik 5 milioi euro baino ez ditu eskuratu Kutxabankek; hau da, maileguen balio nominalaren % 1,5a.

"Garai hartan kreditu asko berankortzat jo baziren ere, agerian geratu da ordaintzen ari ziren maileguak zirela", azaldu dute sindikatuek ohar baten bidez. Horrenbestez, "operazio hori diseinatu eta gauzatzea erabaki zutenek beren erantzukizuna onartzea nahi dugu", erantsi dute.

Amaitzeko, ELAk eta LABek berriro nabarmendu dute Kutxabanken "pribatizazio prozesua" gelditu egin behar dela, "Kutxabanken akzio bakar bat ere esku pribatuetan gera ez dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Kutxabank albisteak