Ekonomia -

Bergarako enpresa

Candyrekiko 'jarrera zekena' du Tapiak, Gipuzkoako Aldundiaren ustez

Bergarako enpresaren harian, "hauteskunde-polemika faltsua sortu nahi izana" leporatu dio Aldundiak Arantza Tapia sailburuari.

Candy Bergarako enpresaren irudia. Argazkia: EiTB
Candy Bergarako enpresaren irudia. Argazkia: EiTB
Candy Bergarako enpresaren irudia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Candyren berrindustrializazioaren aurrean, jarrera arduragabea, lotsagarria eta zekena" leporatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuari. Tapiak "prozesuaren porrota" du helburu, Aldundiaren iritziz. Bilduren esku dagoen foru-instituzioak horrela erantzun dio Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailari.

Lantegia itxiko zutela iragarri ostean, Optimize enpresarentzat motor elektrikoak ekoizteko proiektua eskaini diote Candyri. Aldundiak aukera hau babestu du, baina zalantza handia eragin du Eusko Jaurlaritzan. Halaber, Bergarako enpresa horren langileak "manipulatu izana" leporatu zion Tapia buru den sailak Gipuzkoako Aldundiari.

Jaurlaritzak argitu duenez, "jarrera aktiboa" du inbertitzaile berriek "proiektu industrial serioa eta egiaztatua eskaini dezaten", baina eskarmentuaren ondorioz, "zuhurrak izatea" gomendatu du. "Ezin ditugu itxaropen faltsuak eskaini, are gutxiago dagokien merkatu- eta finantza-azterketarik gabe etortzen badira", esan du Jaurlaritzak, Optimize enpresari erreferentzia eginda.

Bestalde, Aldundiaren iritzian, "Tapiak ez du ezer egin Candyren onerako, ez zaizkio langileak axola, eta hauteskunde-polemika faltsua sortzeko asmoz, informazio faltsuak ari da zabaltzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Bergara Albisteak Enpresen albisteak Industria Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak