Ekonomia -

Makina Erreminta

2015a 'egonkorra' izango dela uste dute makina erremintaren ekoizleek

Eskaerak % 39 hazi dira 2015eko lehen hiruhilekoan. 2014ko fakturazioa % 3,2 jaitsi da, 1.367,29 milioi euroraino.

Antxon Lopez eta Xabier Ortueta (AMF), prentsaurrekoan. EFE
Antxon Lopez eta Xabier Ortueta (AMF), prentsaurrekoan. EFE
Antxon Lopez eta Xabier Ortueta (AMF), prentsaurrekoan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Makina erremintaren ekoizleen ustez, 2015a "egonkorra" izango da eta, ondorioz, 2014ko fakturazioa (1.367,29 milioi euro) "erraz" lortuko dute. Advanced Manufacturing Technologies (AMF) ekoizleen elkarteak prentsaurrekoa eman du 2014ko balantzea egin eta 2015erako aurreikuspenak aurkezteko. Aurten, Espainiako Estatuan Renove Plana martxan jarriko dutela eta, itxaropentsu agertu dira AMFko kideak.

Antxon Lopez eta Xabier Ortueta AMFko presidenteak eta idazkari nagusiak, hurrenez hurren, Donostian egindako prentsaurrekoan agertu dutenez, 2015eko lehen hiruhileko honetan % 39 hazi dira eskaerak, betiere 2014ko epe berarekin alderatuta.

Aitortu dutenez, 2014 hasiera "makal samarra" izan zen, baina azken lauhilekoan lortutako emaitzekin, nahikoa konpentsatu zen urte "zaila" izan dena; izan ere, 2014a ez da urte ona izan makina erremintaren ekoizleentzat. Dena dela, fakturazioa % 2,3 baino ez zen jaitsi: 1.412,11 milioi euro fakturatzetik 1.367,29 milioi fakturatzera pasatu ziren.

Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, esportazioek % 7,4 egin zuten behera (ekoizpenaren % 80 kanpoan saltzen dute).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoako albisteak Espainia bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Industria