Ekonomia -

Txostena

Epe ertainera kontratazioak egingo dituzte enpresaburu nafarren % 70ek

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak egindako txostenean ageria geratu da enpresen baikortasuna.

Industria alorrean baikor agertu dira enpresaburuak. EFE
Industria alorrean baikor agertu dira enpresaburuak. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako enpresek enplegua sortzeko dituzten aurreikuspenak "nahikoa baikorrak" dira; izan ere, epe laburrera norbait kontratatzeko asmoa dutela erakutsi dute enpresaburuen % 73k eta epe ertainera halakorik egingo dutela adierazi dute % 70ek.

Hala jasotzen du Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta AIN Consulting inkesta etxeak egindako txostenak. 700 enpresatan egindako galdeketen arabera, gehienek ( % 91,1) uste dute euren enpresetan enpleguari eutsiko zaiola eta % 5,1ek baino ez du uste jaitsi egingo dela.

Jose Antonio Sarria Nafarroako enpresaburuen Konfederazioko presidenteak eta Silvia Diaz AIN Consulting etxeko Estrategia eta Berrikuntza zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dituzte txostenaren nondik norakoak.

Galdetutako enpresaburu gehienak baikor agertu dira enpresaren beraren etorkizunaz galdetuta, baina ez hainbeste euren arloaz. Izan ere, % 62,5ek uste dute euren enpresa hazi egingo dela, eta % 30ren arabera, gaur egun moduan mantenduko da. Sektoreari buruz galdetuta, apalagoak dira aurreikuspenak: % 47k uste dute alorrean ere hazkundea izango dela.

Arloka, aurreikuspen onak daude epe ertain eta luzera eraikuntzaren eta automobilgintzaren alorrean. Industriari dagokionez, enpresaburuen % 74ren aburuz, egoera ekonomikoa dezente hobetuko da 2016rako.

Galdetutakoen % 65en arabera, zailtasunak dituzte espezializatutako lanpostuak betetzeko eta ingelesa eta alemana ondo menperatzen dituzten lagunak topatzeko.

Industria alorrean, trokelgileak, tornulari-fresatzaile eta ingeniariak behar dira batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Nafarroa gaur Lana Ekonomia albisteak Enpresak