Emakumeak Udaltzaingora deitu du laguntza eske, bikotekideak jo duela esan eta ondoren etxean gotortu dela adierazteko. Horrezkero, gizonak bere burua entregatu du, eta atxilotu egin dute.
50 urte baino gehiago elkarrekin ezkonduta daramatzate Zelestinok eta Junkalek. Emakumeak telebistako telenobelak ikustea du gustuko; Senarrak, aldiz, ez. Euren harremana ezagutu du Zuhaitzek.
Julianek 'Ur goiena, ur barrena' ohitura zer den azaldu dio Pagadiri. Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Urdiainen urte berria ez da mahats aleak janda hasten. Jakin nola hasten den!
Bixentek egunero hartzen du bere gain bazkaria prestatzeko ardura. Kunkuna egiten lagundu dio Zuhaitzek Bixenteri, babarrun eltzera ongailu gisa botatzen den tipula arrautzopila, zehatz esanda.
Miguel Andres mundu zabaleko hainbat herrialdetan aritu da borroka libreko ikuskizunak eskaintzen. Garai bateko borroka-giltzak nola egiten diren erakutsi dio Pagadiri.
Juan Andresek egunero irakiten du ardoa. Alkohola kenduta eta azukrea gehituta, eztarria zaintzeko edaria lortzen du hartara. Gitarra jotzea du gustuko eta makina bat asmakuntza egin izan ditu.
Valentinek badu egunero-egunero betetzen duen ohitura bitxi bat: sei arrautza inguru jaten ditu. Bere esanetan, arrautza ez da esaten den bezain txarra osasunerako. Gordinik ere jaten ditu tarteka.
Josefina Urdiango Errotain etxean bizi da betidanik. Etxe berezia da berea, garai bateko ur-errotaz gain, zentral hidroelektriko txiki bat ere baitaukate bertan.
Nafarroako Sakanara joan dira Zuhaitz eta Pagadi, Urdiainera zehazki. Saio askotan ibilgailuak hondatzen aritu ostean, azkenik autoeskolako auto batean iritsi dira bertara. Ikus ezazu!
Bozen % 79 lortu du Mayak, eta Maria Kutz hautagaiak, berriz, bozen % 19. Iruñeko hautagaia aukeratzeko UPNk primarioak egiten dituen lehenengo aldia da.
Sakana bailarako herri honetan barrena ibiliko dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga bertako txokoak eta jendea ezagutuz. Otordu ederrak egin eta antzinako istorioak ekarriko dizkigute.
Ekitaldian fusilatutako emakumeak gogoratu dituzte bereziki: Maravillas Lamberto, esaterako. 14 urte zituela bortxatu zuten, eta ondoren, haren aitarekin batera fusilatu zuten.
Belate eta Almandozeko tuneletako lanek iraun artean zirkulazioa matrikulen eta egunen arabera bereizi asmo du Nafarroako Gobernuak. Aplikatzeko neurri zaila, Josu Irazoki Berako alkateak dioenez.
Txia haziekin, linaziarekin eta mikro-algekin aberastu ditu arkumeei ematen zaien pentsua eta abereen haragiaren kalitate nutrizionala hobetzea lortu du
Nafarroako Gobernuaren aukeretako bat da ibilgailuen joan-etorria txandaka baimentzea, egun batean amaiera bakoitiko matrikula dutenak eta biharamunean amaiera bikoitia dutenak.
Isabel Pozuetak baieztatu duenez, egun hartan kamiseta beltza zuen semeak jantzita, eta ez zuen aldatu. "Neurrigabekeria judiziala" salatu du Altsasuko alkateak.
Hezkuntza metodologia berrietara egokitzeko eskolako patioa birmoldatzen hasi da Nafarroako ikastetxe ugari. Eskolaren filosofiari buruz uste baino gehiago adierazten baitu bere patioak.
Perdidora bidean, Ledean, Nafarroan, egin dute geldialdia Gaztañazpik eta Txikonek. Alexen laguntzarekin, eskalatzen aritu da Ibon. Mendizaleari lasaitasuna transmititu dio kazetariak.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira ostegun goizean, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute.
Lana Sekzio Ofizialean aukeratu dute, baina lehiaketatik kanpo. Kapuscinskiren inguruko biopic bat da. “Estreinako mundialerako tokia Cannes izatea zoragarria da”, adierazi du De la Fuentek.
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.
Cookie-en erabilera
Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Zure erabiltzaile esperientzia (nabigazioa eta hobespenak) optimizatzeko eta analisi lanetarako dira. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika.