Ekonomia -

Mugikortasun iraunkorra

Akordioa sinatu dute Bilbon, gas naturaleko ibilgailuak garatzeko

EDP, SEAT eta Volkswagen-Audi España enpresek egin dute hitzarmena. Horren arabera, gas naturala erabiltzen duten ibilgailuak eta beharrezko azpiegiturak bultzatuko dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EDP, SEAT eta Volkswagen-Audi España enpresek akordioa sinatu dute astearte honetan, gas naturala erabiltzen duten ibilgailuak eta erregai hori sustatzeko azpiegiturak garatzeko.

Bi urteko akordioa da, luzatzeko aukera ematen duena, eta Bilbon sinatu dute hiru enpresetako ordezkariek: Miguel Stilwell EDP Espainiako kontseilari delegatuak, Ramon Paredes SEAT konpainiako ordezkariak eta Francisco Perez Botello Volkswagen-Audi España enpresako presidenteak. Prentsa-ohar baten bidez eman dute akordioaren berri hiru enpresek.

Hitzarmen horren arabera, eskaintza komertzialak egingo dituzte hiru enpresek, ibilgailua eta azpiegitura bermatzeko, eta bezeroak lotzeko ekimenak bultzatuko dituzte.

Mugikortasun iraunkorra bultzatzeko estrategiaren baitan kokatzen dute hitzarmena, eta, ibilgailuentzako gas natural horri esker, gastua murriztu eta emisioak gutxitu egin daitezkeela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gasaren krisia Europan