Ekonomia -

Arrasate

Fagor CNA taldea garbigailuak ekoizten hasi da

Aurtengo helburua 50.000 garbigailu egitea da eta lanpostu asko sortzea aurreikusi du, eta 200 milioi euroko fakturazioa egitea espero du.

Garagartzako plantan egingo dituzte garbigailuak.
Garagartzako plantan egingo dituzte garbigailuak.
Fagor CNA taldea garbigailuak ekoizten hasi da

1:24

Marije Guerra | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor CNA taldea hasi da garbigailuak egiten, Arrasateko Garagartzan. Maiatzean hasiko zirela esan zuten Fagorreko buruek, eta bete egin dute iragarritakoa, Euskadi Irratiak jakin duenez. Udan hasi nahi dute hozkailuak egiten.

Aurtengo helburua 50.000 garbigailu egitea da, Xabier Bengoetxea Garagartzako plantaren arduradunaren esanetan. Urte amaieran ekoizpena handiagoa izango dela espero dute, ordea. Garbigailuen ekoizpenean 33 lanpostu zuzen sortu dira eta zeharkako 8.

Basaurin ere, EDESA hasita dago termoak egiten: aurten 60.000 termo ekoizteko asmoa dute.

Sukaldeko plakak eta labeak egiten, berriz, urrian hasi ziren Garagartzan, eta azaroan, eltzeak egiten, Eskoriatzan.

Aurreikusitakoaren arabera, hozkailuen alorra da orain geratzen zaiena. Bideragarritasun plana prestatzen ari dira, eta uztailean hartuko dute erabakia. Gauzak ondo bidean, urte amaieran hasiko dute San Adreseko lantegian hozkailuen ekoizpena.

Fagorreko arduradunek adierazi dutenez, merkatu iberiarra %15 hazi da etxetresnen kontsumoa.

Hori horrela, lanpostuak nabarmen ugarituko direla uste du etxetresna taldeak, eta aurten 200 milioi euroko fakturazioa izatea espero du Fagor CNAk, eta hiru urtean, bikoitza, 400 milioi eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor