Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Soldaten ituna sinatu dute CEOEk, Cepymek, UGTk eta CCOOk

“Errealitateari itsatsitako” akordioa dela azpimarratu dute sinatzaileek. Gainera, eragile ekonomiko, finantza merkatu eta gizartearentzako konfiantza tresnarik onena dela uste dute.

CEOE, Cepyme, UGT eta CCOOko ordezkariak sinaduran. Argazkia: EFE
CEOE, Cepyme, UGT eta CCOOko ordezkariak sinaduran. Argazkia: EFE
CEOE, Cepyme, UGT eta CCOOko ordezkariak sinaduran. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek Enplegu eta Negoziazio Kolektiboaren (AENC) III. Akordioa sinatu dute gaur. “Errealitateari itsatsitako” akordioa dela azpimarratu dute sinatzaileek. Gainera, eragile ekonomiko, finantza merkatu eta gizartearentzako konfiantza tresnarik onena dela uste dute.

Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek eta Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOE eta Cepymeko buruzagiek, hurrenez hurren, ituna sinatu dute. Akordioaren sinadurak bost hilabeteko atzerapena izan du. Aurten % 1eko soldata igoera aurreikusten du akordioak, % 1,5ekoa 2016an eta 2017ko igoera zehazteke uzten du.

“Balio handiko” akordioa dela uste dute sindikatuek eta patronalek. Sinadurarekin susperraldiari, langabezia-tasaren hobekuntzari, kalitatezko enpleguari, kontratu mugagabeei eta sistemaren egonkortasunari lagunduko dietela gaineratu dute eragileek.

Zentzu horretan, soldaten itunak “Espainiako egoera ekonomiko eta sozialari” lagunduko diola ziurtatu du Fatima Bañez Enplegu ministroak. Akordioa “kalitatezko” lanpostu egonkorragoak sortzeko aprobetxatzea eskatu die Bañezek enpresaburuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Enpresak CCOO UGT Langileen Batasun Orokorra Soldatak gaur Antonio Garamendi