Ekonomia -

Akordioa

Bizkaiko Movistarreko azpikontratatuek greba utzi dute

Enpresekin aurreakordioa lortu dute, eta astelehenean itzuliko dira lanera.

Movistarreko langileek egindako protesta baten artxiboko irudia.
Movistar protesta
Movistarren teknikoen greba bukatu da

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Movistarreko instalatzaileek eta mantentze-lanetakoek aurreakordioa lortu dute enpresarekin, eta astelehenean hasiko dira lanean, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. 74 egun zeramatzaten greban.

Gaur goizean, batzarra egingo dute Bilbon, horren berri emateko, eta akordioa onartuz gero, astelehenean bertan itzuliko dira lanera.

Lan-gatazkak 250 langileri eragin dio; 150 langileri, Bizkaian. Movistarrek 2015-2018 aldirako kontratatuen eta azpikontratatuen soldatak “are gehiago murrizteko” asmoarengatik hasi zuten greba. Zenbait kasutan, % 25erainoko murrizketa aurreikusten zen.

Langileek hitzarmen propioa eskatzen dute, euren lan eta soldata baldintzak Movistarreko langile finkoen baldintzekin parekatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Grebak gaur Telefonia mugikorra albisteak