Ekonomia -

Grezia

Eurotaldea berriro bilduko da ostegun honetan

Aurrerapausoak ematen saiatzeko gauean berriz bildu dira Tsipras eta hartzekodunak. Negoziazioetan Lagarde “oso gogorra” izaten ari dela uste du Atenasek.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa eta Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa eta Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa eta Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren eta erakundeetako buruzagien eta hartzekodunen arteko bilera akordiorik gabe bukatu da gaur, baina aldeak berriro bildu dira gauean aurrerapausoak ematen saiatzeko.

Valdis Dombrovskis Europako Batzordearen presidenteordeak azaldu duenez, ?aurrerapausoak ematen ari dira?, baina akordio bat lortzeko ?kontu batzuk zehazteke daude oraindik?.

?Irtenbide bat bilatzeko lanean jarraituko dugu, beharrezkoa eta posiblea delako?, adierazi du Pierre Moscovici Gai Ekonomikoetarako komisarioak.

Tsipras Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentea, Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako zuzendaria, Dombrovskis, Moskovici  eta Klaus Regling erreskate funtseko zuzendariarekin bildu da.

Eurotaldea bukatu da

Hala ere, Greziako lehen ministroarekin izaten ari ziren batzarra utzi behar izan dute Dijsselbloemek, Lagardek eta Draghik Eurotaldearen bileran parte hartzeko.

Horrrela, euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen ezohiko bilera amaitu da eta ostegun honetan berriz bilduko dira, Alexander Stubb Finlandiako Finantza ministroak Twitter sare sozialean iragarri duenez.

Oraindik Greziaren eta hartzekodunen arteko akordiorik ez dagoela baieztatu du Dijsselbloemek, baina ?beharrezkoa balitz? gau osoa lanean jarraitzeko borondatea azaldu du.

Gaua Bruselan

Tsiprasek Bruselan igaroko du gaua, Yanis Dragasakis Greziako lehen ministrordearekin eta Nikos Pappas Estatu ministroarekin batera.

Maila teknikoan adostasuna lortzea da oztopo nagusia Tsiprasen eta hartzekodunen arteko akordioa ixteko, euroguneko iturriek jakitera eman dutenez.

Negoziazioetan Lagarde ?oso gogorra? izaten ari dela uste du Atenasek. Erakundeek mahai gainean jarritako proposamen berriak Greziari ?arazoak sortzen? dizkiola azaldu dute iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Batasun europarra Europa bideoak Ekonomia albisteak Greziako berriak