Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da altuera batetik behera erorita, Abanton

Gurutzetako Ospitalera eraman dute, hainbat kolperekin, eta baliteke hezurren batzuk hautsita izatea.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko langile bat zauritu da Abantoko Abra Industrial enpresa-parkean dagoen enpresa batean altuera batetik behera erorita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gurutzetako Ospitalera eraman dute langilea, hainbat kolperekin, eta baliteke hezurren batzuk hautsita izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana