Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Lakuntzan izan den lan-istripuan

Lakuntzako Sakana S.Coop. galdategian izan da ezbeharra. Langilea zehaztu gabeko altuera batetik erori da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da gaur goizean Lakuntzako Sakana S.Coop. galdategian izan den istripuan. Nafarroako udalerriko Sarrarte industrialdean izan da ezbeharra.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman dituen lehen datuen arabera, gizonezkoa oraindik zehaztu ez duten altuera batetik erori da, eta burezurreko traumatismoa egin du.

Nafarroako Larrialdietako Agentziak 12:35ean izan du istripuaren berri. Mediku talde bat, helikoptero medikalizatua, Altsasuko suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak