Ekonomia -

Gazteria eta enplegua

30 urtetik beherakoei egindako kontratuen % 95 aldi baterakoak dira

2014ko azken hiruhilekoaren datuen arabera, euskal gazteen % 48k urtebete baino gehiago zeramaten lan bila.

Praktika kontratuak % 46 hazi ziren iaz. Argazkia: EiTB
Praktika kontratuak % 46 hazi ziren iaz. Argazkia: EiTB
Praktika kontratuak % 46 hazi ziren iaz. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014ko azken hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 30 urtez azpikoei egindako lan kontratuen % 94,2 aldi baterakoak izan ziren, Espainiako Gazteriaren Kontseiluak gaur zabaldutako datuen arabera. Beraz, kontratuen % 5,8 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Hiruhileko horretan, aldi baterako kontratua egin zieten 16-29 urteko 4.002 gazteri, eta horietatik 2.682 kontratu arruntak izan ziren. 2013ko datuekin alderatuta, % 35,11 hazi da mota horretako kontratazioa.

Epe horretan, 1.320 gaztek lortu zuten kontratu mugagabea, aurreko urtean baino % 13,7 gehiagok. Beste muturrean, aldi baterako kontratua lortu zutenak daude. Guztira 65.099 gazteri egin zieten horrelako bat. Horietatik, 22.141k obra edo zerbitzuko kontratua eskuratu zuten (% 3,2 gehiago) eta praktikaldiko kontratua egin zieten 1.890 gazteri. % 46 hazi da kontratazio mota hori.

Espainiako Gazteriaren Kontseiluak jakinarazi duenez, 30 urtetik beherako gazteen % 47,9k urtebete baino gehiago zeramaten lan bila; aurreko urteko epe berean baino % 12,7 gehiago.

Goi-mailako ikasketak dituzten gazteek dute langabezia-tasa txikiena (% 24,5). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua bakarrik dutenen artean, % 46,2koa da langabezia-tasa, eta % 42,6koa da Lanbide Heziketa egin dutenen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Herrian EAE Lana berriak Gizartea Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gazteak gaur