Ekonomia -

Bilboko zerga eta udal tasak

Udal tasak % 0,2 igoko dira, Bilbobus eta TAO zerbitzuak izan ezik

Bilboko Udal Gobernuak 2016rako udal tasak eta zergak eguneratzeko proposamena aztertu, eta % 0,2 igotzea onartu du, EAEko KPIaren uztaileko urte-arteko aldaketa aintzakotzat hartuz.

bilbobus
bilbobus
bilbobus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udal Gobernuak 2016rako udal tasak eta zergak eguneratzeko proposamena aztertu, eta, batez beste, % 0,2 igotzea onartu du, EAEko KPIaren uztaileko urte-arteko aldaketa aintzakotzat hartuz.

Horiez eguneratzeaz gain, bere horretan utzi ditu herritarrentzako funtsezko zerbitzuak; Bilbobus, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) eta TAO zerbitzua (120 minutu arteko tartean), besteak beste.

Udal tasak eta zergak doitzeko proposamen honek 100 euroko 20 zentimo garestitzea ekarriko du udal tasa eta zergen ordainagirietan: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ekonomia Jardueren gaineko Zerga, Ibilgailuen gaineko Zerga, zaborrak biltzeagatiko tasa, estolderiagatikoa, garabia...

Aldi berean, Udal Gobernuak bere horretan utzi ditu familia ugariei, adinekoei, gazteei, diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileei, langabeei eta ezintasuna duten pertsonei zuzendutako onura fiskalak nahiz igogailuak jarri, oztopo arkitektonikoak ezabatu eta hezkuntza eta ekonomia sustatzeko onura fiskalak, ekonomia suspertzen laguntzeko.

Hobari eta salbuespen fiskal horien aplikazioak (55, guztira) 40 milioi eurotik gorako laguntza suposatu du 2015ean, enpresa txiki eta ertainen eremuan bereziki, hori baita ekonomiaren gorabeherek gehien astintzen duten alorretako bat eta Udalak ekonomia sustatzeko alorrean egiten duen ahaleginaren zati eder bat bereganatzen duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Gizartea bideoak TAO Bilbobus Ekonomia 2024