Ekonomia -

Lan gatazka

Air Francek ustezko erasotzaileak zigortu ditu

CGT sindikatuaren ustez, "onartezinak" dira isunak (lanpostua eta soldata kentzea behin-behinean), eta manifestazioa deitu du langileen alde.

Air Franceko zuzendarietako bat. Argazkia: EITB
Air Franceko zuzendarietako bat.
Air Franceko zuzendarietako bat. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Francek identifikatu eta zigortu egin ditu urriaren 5ean zuzendaritzako kideei ustez eraso zieten langileak, erasoaren irudiak jaso zituen bideo bati esker, Le Parisien egunkariak jakitera eman duenez.

Hala, konpainiako zuzendariei jotzeagatik atxilotu eta auzipetu dituzten bost langileei enplegua eta soldata kendu diete behin-behinean.

Irudietan identifikatutako beste langile batzuek bestelako isunak jasoko omen dituzte, horien parte-hartzearen larritasunaren arabera, egunkariaren esanetan.

Frantziako CGT sindikatuaren ustez, "onartezinak" dira isunak, eta manifestazioa deitu du urriaren 22rako langileen alde, Frantziako Asanblea Nazionalaren egoitzaren parean.

Bestalde, Frantziako Gobernuak, Air France-KLM konpainiaren % 17,6ren jabeak, azpimarratu du ez dela inpunitaterik egongo ustezko erasotzaileentzat, eta elkarrekin hitz egiteko eskatu die sindikatuei eta aire-konpainiari, kaleratzeak saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia