Ekonomia -

FORBES ZERRENDA 2015

Amancio Ortega, munduko gizonik aberatsena

Forbesek kaleratutakoaren arabera, 79.600 milioi dolarreko ondarea du enpresaburu galiziarrak. Hala, aberatsenen zerrendan aurrea hartu diio Bill Gates Microsoften sortzaileari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amancio Ortega Inditex taldearen sortzailea, lehen aldiz, munduko aberatsenen zerrendaren buruan jarri da, Forbes aldizkariak argitara eman duen zerrendaren arabera. Bertan jasotzen denez, 79.600 milioi dolarreko ondarea du enpresaburu galiziarrak.

Hala, aberatsenen zerrendan aurrea hartu dio Bill Gates Microsoften sortzaileari (78.100 milioi dolar) eta Warren Buffet komunikazio munduko negozio gizonari (64.400 milioi dolar).

Ondoren, Carlos Slim enpresaburu mexikarra (62.500 milioi dolar), Jeff Bezos Amazonen sortzailea (49.900 milioi dolar) eta Larry Ellison Oracleko burua (47.600 milioi dolar) ageri dira aberatsenen zerrendan.

Forbesek kaleratu dituen izen-abizenen artean Sandra Ortega (Amancio Ortegaren alaba) ere ageri da, 183. postuan, 7.400 milioi dolarreko ondarearekin. Juan Roig Mecadonako presidentea, berriz, 285. tokian dago, 5.200 milioi dolarrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea