Ekonomia -

Kontsumorako prezioen indizea

Prezioek beheranzko joerari eutsi diote Espainiako Estatuan

INEk aurreratu duenez, % 0,7ko beherakada izango da urrian, erregaien eta lubrifikatzaileen eraginez bereziki.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) beheraka egiten jarraitu du urrian, hain zuzen ere % 0,7 egin baitu behera, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) indize aurreratuaren arabera.

Azaroaren 13an datua baieztatuz gero, KPIk hirugarren hilabetez jarraian emango du datu negatiboa, abuztuan % 0,4 eta irailean % 0,9 egin baitzuen behera.

INEk aurreratu duenez, % 0,7ko beherakada izango da urrian, erregaien eta lubrifikatzaileen eraginez bereziki.

Azken hamasei hilabeteetan, bitan bakarrik (2015eko ekainean eta uztailean) garestitu dira prezioak, eta % 0,1 soilik.

Hala eta guztiz ere, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, KPIk % 0 inguruan itxiko du urtea, edo gorakada arinarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak Gasolinaren prezioaren igoera