Ekonomia -

XXVI. Promozioa

Ertzaintzak beste 250 agenterentzako LEPa egingo du 2016an

Urteko lehenengo hiruhilekoan izango da, eta helburua 47 urteko batez besteko adina duen langile taldea "berritzea" izango da.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburua. Argazkia: Efe
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburua.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak 250 ertzainentzako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) egingo du 2016ko lehenengo hiruhilekoan. XXVI. Promozioa osatuko dute, eta helburua 47 urteko batez besteko adina duen langile taldea "berritzea" izango da.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburuak 2016rako aurrekontua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. 633 milioi eurokoa izango da Segurtasun Sailaren aurrekontua, iaz baino % 2,7 handiagoa (16 milioi euro).

Segurtasun sailburuak azaldu duenez, Ertzaintza egiten ari den "belaunaldi berrikuntza ordenatu eta mailakatuak" bere isla du kontuetan, 6 milioi euro bideratu baitituzte horretarako.

Beltran de Herediak gogora ekarri duenez, aurreko irailean 120 agente praktiketan hasi ziren eta azaroaren 16an XXV. Promozioko 250 pertsona hasiko dira Arkautin formakuntzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken ordukoa