Ekonomia -

'Intergune+'

EAEko erakundeek eta enpresek, nazioartean zabaltzea helburu

Mexiko herrialde gonbidatua da aurtengo edizioan, ondorioz, protagonismo berezia izango du. Bileran Spriren kanpo sare osoak parte hartuko du.

Bilbao Exhibition Center (BEC). Artxiboko irudia: EiTB
Bilbao Exhibition Center (BEC). Artxiboko irudia: EiTB
Nazioartekotzea sustatzea ezinbestekoa da

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Intergune+’ bilerak Spriren kanpo sare osoa bilduko du astelehen honetan eta asteartean Barakaldoko BECen. EAEko erakundeek eta enpresek ere parte hartuko dute.

“Euskal enpresek nazioarteko zerbitzuak, Europako politikak eta herrialde azaleratu berriak ezagutzea du helburu” Intergunek, baita konpainiek “atzerriko aukeren” berri izatea ere.

Arantxa Tapia Garanpen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak ekitaldiari hasiera eman dio, ‘Nazioartearekin Hitzordua’ lelopean.

Euskadi atzerriko kalitatezko inbertsioarentzat gero eta erakargarriagoa dela goraipatu du Tapiak. Sailburuaren hitzetan, enpresek “nazioartekotzea modu naturalean garatu behar dute, aldi berean nazioartekotze eta bertakotze estrategien aldeko apustua eginez”.

Era berean, merkatu interesgarriak, merkatu azaleratu berriak, laguntza programak, kasu arrakastatsuak eta Juncker Plana aztertuko dituzte mintegi batzuetan. Mexiko herrialde gonbidatua da aurtengo edizioan, beraz, protagonismo berezia izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo albisteak Eusko Jaurlaritza berriak BEC argazkiak