Ekonomia -

Arrantza kuotak

Legatzaren kuota % 21,5 murriztuko dute 2016an

Honenbestez, Espainiaren kuota 2015ean 8.848 tonakoa izatetik 2016an 6.946 tonakoa izatera pasatuko da. Berdelaren kuotaren murrizketa ere arintzea lortu du Gobernuak, % 40tik % 15era.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europa hegoaldeko arrantzalekuetan legatzaren kuotaren murrizketa arintzea lortu du Espainiako Gobernuak. Europako Batzordearen proposamena % 60,5 murriztea zen, baina % 21,5 murriztu dute azkenean. Honenbestez, Espainiaren kuota 2015ean 8.848 tonakoa izatetik 2016an 6.946 tonakoa izatera pasatuko da. Bestalde, oilarra harrapatzeko murrizketa ere txikiagoa izango da, % 26tik % 1era jaitsi dutelako.

Europar Batasuneko (EB) Arrantza ministroek akordioa itxi dute goizaldean, bi egun negoziatzen eman ondoren. Isabel Garcia Tejerina Espainiako Nekazaritza ministroa “pozik” azaldu da. Tejerinaren hitzetan, Batzordeak Espainiako flotarentzako proposatu zituen kuotak hobetzea lortu dute.

“Espainiako arrantzaleentzat aberastasun eta lan gehiago lortu dugu”, adierazi du ministroak bilera amaitu ondoren. Batzordeak itsas zapoari ezarri nahi dion murrizketa leuntzea ere lortu du Espainiako Exekutiboak, % 19koa izatetik % 14koa izatera igaro baita. Hala, 2.490 tona harrapatu ahal izan zituzten 2015ean, eta 2.141 tona harrapatu ahalko dituzte 2016an.

Txitxarroa eta berdela

Txitxarroaren kuota, ostera, igo egingo dute datorren urterako iparraldeko zein penintsulako uretan. Horrela, Espainiako kuota 15.441 tonakoa izango da iparraldean, eta 17.744 tonakoa penintsulako uretan.

Berdelak izan behar zuen murrizketa % 40tik % 15era murriztu dute. Bakailaoaren kasuan, aurtengo kuotaren antzekoa izango dute datorren urtean, baina Norvegiarekin negoziatu beharrekoarekin lotuta egongo da.

Bestalde, Espainiako eta Frantziako arrantza sektoreen arteko akordioa baldin badago, Bizkaiko Golkoan bokartaren kuota berriz aztertzeko konpromisoa hartu du Bruselak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Europar Batasuna Espainia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Arrantza kanpaina azken ordukoa Iparraldeko kostaldea albisteak