Ekonomia -

Merkataritza

Benetan beharrezkoa dena erosteko deia merkealdiaren hasieran

Kontsumobidek benetan beharrezkoa dena erosteko eta bururik gabe ez erosteko gomendioa zabaldu du, martxoaren 31 arte iraungo duen merkealdian.

Merkealdiaren lehen egunean jende dezente goizean goizetik

1:23

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrileko aldapa leuntzeko edo, merkealdi garaia hasiko da gaur Hego Euskal Herrian, atzo hasi baitzen Iparraldean. Merkataritza federazioen arabera, batez beste 80 euro inguru gastatuko dituzte euskal herritarrek merkealdian.

Prezioek behera, eta jendearen joan-etorriak gora egingo du gaur dendek ateak zabaltzearekin batera. Merkealdia gaur hasi eta datorren martxoaren seira arte luzatuko da Nafarroan, eta 31ra arte EAEn. Erakusleihoetan beherapenak iragartzen dituzten oharrak nagusitu dira, bereziki, arropa dendetan.

Prezioen beherapena gaur hasten den arren, Gabonetako kanpainan ere dendek produktuak merkatu dituzte.

Lehenengo asteetan, beherapena % 30etik % 50era artekoa izango da, eta azken asteetan % 75era ere iritsiko da produktu batzuetan.

Kontsumobidek egun hauetarako egiten dituen gomendioen artean benetan behar dugunaren inguruan hausnartzea eta bururik gabe ez erostea daude. Horregatik, aldez aurretik gastatuko den dirua zehaztea gomendatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak