Ekonomia -

'Euskal Y'-a

Europar Batasunak 11,6 milioi euro bideratuko ditu AHT eraikitzeko

Euskal Autonomia Erkidegoa abiadura handiko trena eraikitzeko lanak diruz laguntzea onartu du Europar Batasunak.

AGENTZIAK | ERRDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoan abiadura handiko trena eraikitzeko 11,6 milioi euroko laguntza ematea.

Espainiako Gobernuari 65 milioi euroko diru-laguntzak emango dizkio 13 garraio proiektu gauzatzeko. Guztira, Europan, garraiobideekin lotutako 195 egitasmo daude abian, 6.700 milioi euroko aurrekontuarekin.

Europar Batasunak onartu egin du Europako Batzordeak proposatutako proiektuen zerrenda. Mediterraneoko trenbidea eta Atlantikoko korridorea daude, besteak beste, zerrenda horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Ekonomia 2024 Eguneko albisteak