Ekonomia -

datu ekonomikoak

EAEko industria jarduera % 0,2 hazi da ekainean

Hori horrela, urteko lehen sei hilabetean % 2,1eko hazkundea pilatu da, Eustaten arabera.

Industria
Industria
Industria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria jarduerak % 0,2 egin du gora 2016ko ekainean, lan egutegiko termino homogeneoetan aztertuta, 2015eko hilabete berarekin alderatuta. 2016ko maiatzeko datuari erreparatuta, bestalde, %1,8 hazi da.

Hala, urteko lehen sei hilabete hauetan % 2,1eko hazkundea pilatu da, 2015eko epe berarekin erkatuta, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazi duenez.

Sektoreen arabera, igoerarik handienak garraio-materialetan (% 12,8) eta kautxu eta plastikoen sektorean (% 1,2) izan dira. Behera egin dute, aldiz, energia elektrikoa, gasa eta lurrunak (% 10,0) eta material eta tresneria elektrikoak (% 8,1).

Lurraldeka, gora egin du urte arteko tasak Araban (% 6,5), baina behera, Bizkaian (% 1,7) eta Gipuzkoan (% 1,0). Aurreko hilabetearekin alderatuta, berriz, positiboa izan da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan, % 2,2koa; Bizkaian, % 1,7koa; eta Araban, % 1,2koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Industria sektorea gaur