Ekonomia -

254 agente tartean

EAEANa, berriz ere, Ertzaintzaren LEPa bertan behera uztearen aurka

Magistratuen arabera, 254 agenteen "interesei kalte egingo lieke" erabakiak; hortaz, praktikak egiten jarraitu ahal izango dute, Administrazioen arteko gatazka zuzendu arte.

Ertzaintzaren 25. promozioa. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren 25. promozioa. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren 25. promozioa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) Administrazioarekiko Auzien Aretoak errefusatu egin du, berriz, Estatuaren Abokatutzak Ertzaintzaren 25. promozioa behin behinean bertan behera uzteko eskatuz aurkeztutako helegitea, auzitegi horrek uztailaren 13an onartu eta Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu eta gero.

Auzitegiaren iritzian, onartuz gero, 254 agenteen "interesei kalte egingo lieke" erabakiak; hortaz, praktikak egiten jarraitu ahal izango dute, Euskal eta Espainiako Gobernuaren Administrazioen arteko gatazka zuzendu arte.

Ebazpenean (azaroaren 18koa da) EAEAANak ez du aintzat hartzen Estatuko Abokatutzak Administrazio espainiarraren izenean aurkeztutako helegitea, ebazpen judiziala behin behinean aplikatzea eskatuta.

Hala, Ertzaintzaren 25. promozioaren lan-eskaintzan parte hartu eta gainditu zuten 254 agenteek jarraitu ahal izango dute praktikak egiten.

EAEANak gaurkoan dioenez, "ezin da baztertu gatazka Administrazioen artekoa dela, eta biek interes orokorraren alde egiten dutela, eta ez dago epai irmorik, kasazio helegitea aurkeztuta dagoelako".

Hori dela eta, "une honetan, hautaketa prozesua eteteak praktikak egiten ari diren funtzionarioen interesen aurka egingo luke", eta zaila da neurtzea norberaren proiektuan egingo lukeen kaltea.

Edonola ere, helegitea aurkezteko aukera du orain Estatuaren Abokatutzak Auzitegi Gorenean, eta horretarako 30 eguneko epea izango du, ebazpena jaso dutenetik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza EAE Epaiketak bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia