Ekonomia -

Lan gatazka

Bizkaiko anbulantzietako langileen greba, bertan behera

Sindikatuek akordioa lortu dute enpresa emakidadunarekin. Horren arabera, lanuzteak eragin zituzten neurriak atzera botako ditu enpresak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdiak-EULEN RTSUren (Bizkaiko anbulantzien langileak) enpresa batzordeak jakinarazi duenez, otsailaren 6tik aurrera iragarritako greba mugagabea bertan behera geratu da, sindikatuak akordioa lortu baitute enpresa emakidadunarekin. Ohar batean zehaztu dutenez, greba deialdia eragin zuten "inposatutako neurriei" uko egin die enpresak.

Enpresa batzordeak "eskerrak" eman dizkiete euren eskubideen alde borrokatu duten langileei, zein "elkartasuna eta interesa" agertu duten herritarrei.

Langileek greba iragarri zutenean salatu zutenez, "baliabide kaskarrekin" egiten dute lan, eta lanaldi luzeak izateaz gain, etengabeko aldaketak izaten dituzte ordutegietan eta gaixoaldian dauden langileak ez dituzte ordezkatzen.

Akordioa gorabehera, "egoera prekarioa" gainditzeko "borrokan" jarraituko dutela azpimarratu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Grebak Ekonomia