Ekonomia -

Gizarte laguntzak

Sindikatuek diru-sarrera bermatzeko errenta igotzea eskatu dute

Eskaria adostu duten eragileek 'Euskadin gizarte babesa indartzea' eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, zenbait kolektibo sozialek eta pentsiodun talde batzuk diru-sarrerak bermatzeko errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera (% 8) igotzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, ez KPIa kontuan hartuta, orain arte egiten den moduan.

Eskaria adostu duten eragileek "Euskadin gizarte babesa indartzea" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Horrez gain, azken bost urteotan Lanbidek kudeatutako diru-laguntzei ezarritako % 7ko "jaitsierarekin atzera egitea" aldarrikatu dute.

Estibaliz Barron Gizakia Fundazioko zuzendariak eta Pobreziaren zein Gizarte Bazterketaren aurkako Europako Sareko kideak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen pobrezia eta bazterketa datuak "gizarte politikan" egindako murrizketen "ondorio larriak" dira.

Convergencia de Izquierda Sindical (EKS), STEILAS, CGT eta CNT sindikatuek ere sinatu dute agiria, baita Euskadiko 6 gizarte erakunde biltzen dituen Ekain Sareak ere.

Datorren asteazkenerako mobilizazioa iragarri dute, Eusko Jaurlaritzak Bilbon dituen bulegoen aurrean. Han, lehendakariari, aldarrikapen horiek guztiak azalduz, bidaltzeko asmoa duten gutuna irakurriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa DSBE