Ekonomia -

Gasteizko aireportua

Foronda 16 orduz egongo da zabalik, gaurtik hasita

Ryanairrek hegaldi erregularrak eskainiko ditu Gasteizko aireportutik, eta horri esker zabaldu dute ordutegia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garai berri bati ekingo dio Forondako Aireportuak gaur. Izan ere, lau ordu gehiagoz egongo da zabalik, 16 orduz, alegia. Ryainair konpainia hegaldi erregularrak eskaintzen hasi behar da laster, eta hori dela eta, ordutegia zabaltzea erabaki du AENAk.

Martxoaren 26an hasiko da kostu baxuko konpainia Milan-Bergamo aireporturako hegaldiak eskaintzen. 29an, berriz, Hegoaldeko Tenerifera bidaiatzen hasiko da.

Duela 37 urte zabaldu zuten Forondako Aireportua. 2012tik gauez bakarrik ari da. Arabako erakundeek behin baino gehiagotan eskatu dute ordutegia zabaltzea, lurralderako "gako" delakoan.

Arabako Foru Aldundiaren hitzetan, aireportua egunez ere zabalik egotea "positiboa" da, baina "ez da nahikoa". Guztiz zabaltzearen aldeko deia egin du Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak.

Eskaera bera egin du Forondako enpresa batzordeak ere. Alex Bastida langileen ordezkariak nabarmendu duenez, hegaldi erregularrak urte guztian egon beharko lirateke, eta hori ere lortuko dutela uste du Bastidak.

AENAk jakinarazi duenez, posible da Forondako ordutegia are gehiago zabaltzea, 18 ordura, nahieran.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak Gasteiz albisteak Gasteizko Aireportua