Ekonomia -

Barne prozesua

Loli Garciak CCOO-Euskadiren buru izateko hautagaitza aurkeztu du

Sindikatuaren agintari nagusiek eman diote babesa, Unai Sordo idazkari nagusitik hasita. Horren posturako hautagaitza aurkeztu du hain zuzen ere.

Garcia eta Sordo. Argazkia: Efe
Garcia eta Sordo. Argazkia: Efe
Garcia eta Sordo. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loli Garcia CCOO-Euskadiren Formazio eta Enplegu idazkariak, Unai Sordo idazkari nagusiaren kargua hartzeko hautagaiak, "sindikatuan ahal den adostasun zabalena" lortzeko asmoz lan egingo duela hitzeman du.

Unai Sordo bera eta CCOO-Euskadi osatzen duten zazpi federazioen arduradunak alboan zituela, Garciak sindikatuaren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du, ekainaren 1etik 2ra Gasteizen egongo den XI. Kongresuari begira.

Sordok martxoan Espainiako Estatu mailan CCOO zuzentzeko hautagaitza aurkeztuko zuela iragarri ostean, barne prozesua hasi zuen sindikatuak EAE mailan idazkari nagusi berria aukeratzeko, eta Loli Garcia da babes handiena duen hautagaia.

Sindikalistak argitu duenez, ez da "ordezkatze" prozesu bat, baizik eta prozesu "demokratiko irekia", eta ekainaren 1a arte hautagaitzak aurkezteko aukera dago, kongresuan parte hartuko duten 300 ordezkaritako % 10aren sinadurak lortuz gero.

Sindikatuaren zuzendaritza organoak kongresuko emaitzen proportzioa jarraituta osatuko dira.

Loli Garciak esan du sindikatua zuzentzeko "erronka" onartu duela "konpromiso eta ilusio handiarekin, baina horren ardura mailaz jabetuta".

Garciak azpimarratu du bere jardueraren zutabeak feminismoa eta genero desberdintasunen aurkako borroka izango direla, baina "ez emakumea naizelako", baizik eta sindikatuaren lan ildoa delako azken urteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Sindikatuen azken ordukoa Hauteskundeak CCOO sindikatua