Ekonomia -

Akziodunen batzarra

Euskaltelen Batzar Orokorrak Telecable erosi izana babestu du

Ondorioz, Zegona izango da taldeko bigarren akziodun nagusia. Taldeak errentagarritasuna handitzea aurreikusten du, eta akziodunei ordaintzeko politika “iraunkor eta gorakorrari” eutsiko dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelen Akziodunen Batzar Orokorrak Telecable erosi izana onartu du, eta, horren ondorioz, Zegona izango da taldearen bigarren akziodun nagusia. Horrekin, Alberto Garcia Erauskin presidentearen hitzetan, “Estatuaren iparraldean kablea finkatzeko lana burutu da”.

Joan den maiatzean, Euskaltelek 686 milioi euroren truke Telecable asturiar enpresaren % 100a erosteko akordioa itxi zuen Zegonarekin, eta, operazio horren ondorioz, Zegona telekomunikazio taldearen akziodun nagusietan bigarrena izango da, kapital osoaren % 15en jabe izango baita.

Operazio hau gauzatuta, Euskaltelek 2,4 milioi zerbitzu eskaintzen dizkie egunean, Euskadi, Galizia eta Asturiasko 800.000 bezerori. Francisco Arteche kontseilari delegatuaren esanetan, konpainia burtsan hasi zenean ezarri zuten helburua lortu dute horrela, eta “Espainiako iparraldeko operadore bateratu liderra” dira.

Batzar orokorrean kapital hazkundea onartu eta gero, Kutxabankek Euskaltelen akzioen % 21,3 ditu orain, Zegonak % 15 eta Alba finantza koprporazioak % 9,35.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea