Ekonomia -

AP-68 eta AP-1 autobideetan

Arabako bidesarietan ere hobariak nahi ditu Aldundiak

Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu Ramiro Gonzalezek, baina bere lurraldeak hori lortzeko zailtasun gehiago dituela uste du.

Peaje n-1
Peaje n-1
Peaje n-1

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Bizkaiak eta Gipuzkoak hitzartutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu AP-1 eta AP-68 autobideetan, baina Arabak beste bi lurraldeek lortutako akordio baten modukoa lortzeko zailtasun gehiago dituela onartu du.

Gonzalezen arabera, Bizkaiak eta Gipuzkoak "antzeko kilometro kopurua" dute, baina Araban AP-1eko zatiak "oso kilometro gutxi" ditu, autobide osoak dituen kilometroekin alderatuta, eta horrek zaildu egiten du tarifa komun bat adostea.

2018ko urtarrilaren 1etik gidariek AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeagatik hilean gehienez ere 45 euro ordaintzeko akordioa lortu zuten beste bi lurraldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak Ekonomia Arabako Ahaldun nagusia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak AP-68 autobidea Arabako Foru Aldundia albisteak