Ekonomia -

Lan-istripua

Aretxabaletan hildako autobus-gidariaren lankideek elkarretaratzea deitu dute

Protesta datorren astelehenean egingo dute Arrasaten. LAB sindikatuak gogoratu du "aurten lan-istripuan hildako lehen behargina" dela.

Aretxabaletan (Gipuzkoa), ostegunean, gertatutako ezbehar larria. Artxiboko irudia: EiTB
Aretxabaletan (Gipuzkoa), ostegunean, gertatutako ezbehar larria. Artxiboko irudia: EiTB
Aretxabaletan (Gipuzkoa), ostegunean, gertatutako ezbehar larria. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PESAko enpresa-batzordeak elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako Arrasaten (Gipuzkoa), konpainiako autobus-gidari baten heriotzagatik protesta egiteko. Langilea eta motorzale bat hil ziren bart.

Istripu larria 21:20 aldera gertatu zen ostegunean, GI-627 errepidean, Aretxabaletan.

LAB sindikatuak mobilizazioarekin bat egin du agiri batean, “aurten lan-istripuan hildako lehen behargina delako”.

Estatistika ofizialetatik at

LABek azaldu duenez, garraiolariek lanaldian zehar izaten dituzten ezbeharrak lan-istripuen estatistika ofizialetatik kanpo uzten dituzte. Horrela, ikerketa Ertzaintzak zuzentzen du, eta ez Osalanek.

“Ondorioz, ez da lan-istripu bati dagokion txostenik egiten, eta ez dira prebentzio neurriak hartzen”, salatu du sindikatuak.

Hildakoaren senitartekoei elkartasuna adierazi ondoren, “garraiolarien lan baldintza prekarioak” salatu ditu LABek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Langile Abertzaleen Batzordeak Arrasate argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Lurraldebus Aretxabaleta albisteak Debagoiena gaur